Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean

2008, otsailak 6

Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean, otsailak 9, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bost urte hauetan gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako ekimenak eztabaidatuko dituzte.

Otsailaren 20an bost urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak Egunkaria itxi zutenetik. Bi sumario ezberdinetan banatuta 12 lagun daude inputatuta Egunkaria auzian, 279 urteko kartzela zigorra eta 235 milioiko isun eskaerekin.

1990. urtean sortu zenetik, ehunka lagunek egin zuten lan Egunkarian. Langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean, otsailak 9, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Egungo egoera aztertu eta aurrera begirako ekimenak aztertuko dituzte.

Iruzkinik ez

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Sorry, the comment form is closed at this time.

; ?>