Auzia ixteko eskaerari uko egin dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta epaiketa egingo dute

2009, uztailak 30

Pasa den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina gaur ezagutzera eman duen autoan salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Xabier Alegria eta Pello Zubiria auzitik kanpo utzi ditu, arrazoi desberdinengatik.

Egunkaria auzia epaitzearen alde agertu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Sala, gaur kaleratu duen autoan. Joan den ekainaren 23an izandako auzi saioan, Iruin Iruin eta Jose Mari Elosua defentsa abokatuek eta Miguel Angel Caballero fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Ondorioz, epaiketa egingo dute (ez dute zehaztu data).

Bi argudio mota ezberdin aurkeztu zituzten defentsak eta fiskalak auzia ixteko eskatzeko orduan. Biak atzera bota ditu Javier Gomez Bermudez epailea buru zuen epaimahaiak. Batetik, auzigaia epaitutzat jo behar zela eta deliturik egozterik ez zela argudiatu zuen defentsak auzia ixteko eskatzeko. Bestetik, AVTk eta Dignidad y Justiciak osatutako herri akusazioaren zilegitasunik eza argudiatu zuen. Biak ez ditu onartu salak, eta ez dago helegite aukerarik.

Aldiz, beste bi eskaera onartu ditu epaimahaiak. Batetik, Xabier Alegria auzipetuaren kasuan, onartu du auzitik kanpo uztea, akusazioengatik epaitutzat jotzen duelako (Alegria ETAko kidetzat zuten joa, baina 18/98 auzia-n ere epaitu zuten ETAko kide gisa jota, zigortu egin zuten hori egotzita, eta orain, defentsaren ustez, Egunkaria auzia-n gauza bera leporatuta ezin zuten epaitu berriro). Bestetik, Pello Zubiria auzipetuaren kontrako akusazioak iraungitutzat jo ditu Auzitegi Nazionalak eta, beraz, auzitik at gelditu da ere. Bi erabaki horiei helegitea jarri ahal zaie Espainiako Auzitegi Gorenean.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>