Igor Elortza mutikoak bota zuen baina…

2009, urriak 29

1990eko abenduaren 23a, Bilbo, Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, eta Bernardo Mandalunizek Egunkaria sortu berriari buruz (abenduaren 6an sortu zen) jarri zion gaia Igor Elortzari. Honek, bertso baten bukaeran:

“(…) Bat badaukagunez orain gurea ta herriko / jaio baldin bada hiltzen ez dugula utziko“.

15 urte besterik ez zituen Elortzak, eta bigarren egin zuen finalean -Jon Enbeita izan zen txapeldun; Elortza harrezkero bost aldiz izan da garaile-.

Besteak beste, 1990eko txapelketako pasarte hori eman du asteburuan Hitzetik hortzera ETB1eko bertso programak Egunkaria auzia gogorarazteko erreportajean. Elortzak eta beste denek, ordea, euskarazko kazeta hiltzen ikusi zuten, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ixteko agindua eman baitzuen 2003ko otsailaren 20an.

Laster da hastekoa epaiketa -auzitegiak ez du zehaztua eguna-, eta bost auzipetu daude, ETAko kide izatea egotzita: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga. Horiei babesa emateko eta epaiketa bera salatzeko ekimenak egiten ari dira, eta bertsolari eta bertsozaleek beraiek joan den urriaren 17an elkarretaratzea egin zuten Donostian; han zen, adibidez, Igor Elortza bera, bertso hartatik ia 19 urtera.

Bihar Iruñean izango da bilkura: 12:00etatik aurrera, Udaletxe plazan, Egunkaria libre! lelopean. Deialdia irekia da.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>