Joan Puigcercosen galderak

2009, azaroak 24

Joan Puigcercos ERCko lehendakariak Egunkaria auzia aipatu zuen igandean Berria-n, Esana da erraz, eta egiteko garratz iritzi artikuluan.

Hona hemen haren idatziko zatia, Egunkaria-ri buruzkoa:

“(…) Ez nau harritzen Espainiako Estatuan Auzitegi Nazionalaren moduko tribunalek irautea. Ordena Publikoaren Auzitegi frankistaren suzedaneoa den horrek babesa ematen die leku ilun hori eta zinema plato bat nahastu dutela diruditen pertsonaiei, zenbait epailek beretzat eskatzen duten ospe nahi hori kontuan hartuta; protagonismo zaletasun hori disimulatzen ere ez dira saiatzen eta!

Egunkaria itxi zuten duela jada sei urte eta gehiago; Egin itxi zuten lehenago. Eta demokrata garenok oraindik galdegiten dugu zergatik itxi zuten eta zergatik Egunkaria auzia oraindik ez den epaitu. Egunkari bat ixteko erabaki larria hartzeko argudioak hain argiak baldin baziren, nola liteke oraindik zentzuzko arrazoi juridikorik aurkeztu ez izana -ohiko propagandatik eta filtrazio interesatuetatik harago- muturreko neurri hori hartzea justifikatuko lukeena? Nola liteke epaiketa hasteko eguna atzeratzen eta atzeratzen joatea?

Iruditzen zait espainiar superdemokrata askori herri jakintzak gordeak dituen beste esaera bat aplikatu dakiekeela: Ez izan eta bai uste, kakazilo jaun gazte“.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>