Epaiketari buruzko atala sortu dute ‘uztarria.com’ Azpeitiko webgunean

2009, azaroak 25

Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiek Egunkaria-ren aurkako epaiketari buruzko atala zabaldu dute www.uztarria.com herriko webgunean: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa. Azpeitian abiatu duten kanpainaren barruan kokatu dute ekimen informatibo hori.

“Helburua, uztarria.com-eko irakurleak auziari buruz informatzea eta kontzientziatzea da. Hala, epaiketa dela-eta Azpeitian egin edo egingo diren edo Azpeitiarekin lotura daukaten gertaera eta ekimenen berri emango dugu, albiste, argazki eta bideoen bidez”, diote kazetako langile izandakoek. Dagoeneko egin dituzte albiste batzuk, bideoa…

Euskarazko prentsa eta Azpeitia (Uztarria Komunikazio Taldea, 2004) liburuko Egunkaria: erantzuna Azpeitian kapituluko pasarteak ere gogoratuko dituzte.

Atala bera uztarria.com-en azalean ere ageri da, beti azkeneko titularrarekin. Berri batzuk-eta (garrantzitsuenak) Uztarriaren webguneko albistegian ere jarriko dituzte.

Iban Arregi, Mikel Arregi, Mikel Azkune, Estitxu Elduaien, Oihana Elduaien, Enekoitz Esnaola, Joxe Luis Aizpuru, Eneko Etxeberria, Asier Legarda-Ereño, Xebaxtian Lizaso, Kike Zurutuza, Leire Aramendi, Ion Aranburu eta Ana Unanue dira Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiak.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>