Irailak 11, Gernika, ‘Egunkaria’-ren itxiera

2009, abenduak 1

2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazetaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen, eta operazio hartaz bideoa egin dute Egunkaria-ren lagun batzuek. Lanean, bi gertaera eta garai ekarri dituzte gogora: Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) 2001eko irailaren 11ko erasoak eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa.

2001eko irailaren 11, “Ameriketako Estatu Batuetako historiako orririk beltzena” izan zela diote, Gernikako bonbardaketa “Euskal Herriko historiako orririk beltzena” eta Egunkaria-ren itxiera “Euskal Herriko kazetaritzaren historiako orririk beltzena”.

Hain zuzen, New Yorkeko (AEB) National Press erakundeak 2001eko eraso haiei buruzko posterra atera zuenean, hautatutako kazeta azal bat Egunkaria-rena izan zen -urte hartako irailaren 12an argitaratu zuena-.

Gernikako erasoaren garaian, berriz, Eguna euskarazko egunkaria zegoen Hego Euskal Herrian. Euskarazko lehenengo kazeta izan zen hura. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian sortu zuten, EAJk sustatuta. 1937ko urtarriletik ekainera arte iraun zuen; Espainiako Gerrak moztu egin zuen haren ibilbidea. Egunkaria-k hartu zion lekukoa, 1990eko abenduaren 6an.

Berria.info-k bideoa igo du, eta Youtuben ere badaude dagoeneko:

Euskaraz
Gazteleraz
Frantsesez
Ingelesez

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>