Durango

2009, abenduak 4

Luzien Etxezaharreta

Batek zioen «Durango fandango», beste batek aipu «Durangoko hemoglobina». Eta nolaz ez gogoan egun hauetan 1990.eko Azoka ireki zelarik Euskaldunon Egunkaria-k bere lehen zenbakia hor plazaratu zuela, zuri-beltz, itxaropenez betea, askoren ongietorriarekin. Hemeretzi urte beranduago orduko zuzendariak auzipetuak, aurten ere lehendabiziko ikastolen andereñoak gauean argi eremaile izan zirenak omenduko direlarik. Afganistanera milaka soldadu bidaliko dituen Obamak Bake Nobel Saria jasoko duelarik. Nongo munduan bizi al gara? Ez dok Amairuko kantariek duela berrogei «mundu aldrebes hau» salatzen zuten Azokan orduan saltzen ziren disko bakarretan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>