Iñaki Gabilondo: “Egunkariak ixtea oso-oso gaizki iruditzen zait”

2009, abenduak 5

Iñaki Gabilondo euskal kazetariari elkarrizketa egin diote Argia astekarian, eta egunkarien itxieraz galdetu diote, besteak beste. Kazetak ixtea “oso-oso gaizki” iruditzen zaiola adierazi du Cuatro Espainiako telebista kateko albistegi aurkezleak.

Argia. Erraza da zure herrian ixten diren egunkariei buruz hitz egitea?

Iñaki Gabilondo. Ez zait zipitzik gustatzen, eta kasu hauetan, inora ez garamatzan zentzugabeko zerbait da, handik gutxira izen desberdin baina egitura berarekin beste egunkari batzuk ateratzen baitira. Terrorismoaren aurkako borrokan legea gehiegi behartu da, eta irristada juridiko izugarriak ikusten ari gara. Estatuaren aldetik estrategia antzua begitantzen zait euliak kanoiez hil nahia. Ez dut sinesten problemak itxiera eta debeku bidez konpontzen direnik. Egia da, egunkari horiek terrorismoa bezalako gai bihozgabe batekiko oso mugan ibili direla beti, elkartasuna, babesa eta informazioa oso era labainkorrean korapilatuz, eta horrek begirada judizial berezi baten diana bihurtu dituela. Baina hala ere, ixtea oso-oso gaizki iruditzen zait, eta espero dut berriz ez gertatzea. Pentsaezina da arazo bat konpontzeko bonba atomikoa leherraraztea. Ezin duzu problema bat debekatu edo itxi, aurre egin behar diozu. Irabazi ala galdu egingo duzu, baina humanitateak problema bat debekatzen saiatu denero hanka sartu du.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>