Tolosa Euskaraz taldeak ‘Egunkaria’-ren epaiketa gaitzesteko deia egin du

2009, abenduak 12

Herrikidea duten Martxelo Otamendirekin bat eginez, Tolosa Euskaraz taldeak Egunkaria-ren itxiera, epaiketa eta torturak arbuiatzeko adierazpena kaleratu du. Herriko eragileei horrekin bat egiteko deia egin die, adierazpen askatasunaren eta aniztasunaren aurkako erasoa izan zelako, baita euskara eta euskal kulturaren aurkakoa ere.

Baina adierazpenak dagoeneko babes zabala jaso du; hura irakurri zuten Iker Galarza eta Aiora Zulaikaz gain, aurpegi ezagun asko egon baitziren aurkezpenean, besteak beste, Jokin Bildarratz EAJko herriko alkatea, Antton Izagirre ezker abertzaleko alkate ohia, Onintza Lasa EAko herriko zinegotzia, Joxe Mari Gorrotxategi gozogilea, Iñaki Arratibel kirol medikua eta Andoni Imaz futbolari ohia. Epaiketaren aurka eginen diren elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzeko deia egin zuten.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>