Libre

2009, abenduak 16

Itxaro Borda (Berria)

Turkiak Kurdistaneko alderdi politiko bat debekatzen du. Kopenhagen aurkariak milaka kartzelatzen dira. Espainiak aldiz Batasuna kriminalizatu du, euskal komunitate autonomoko hauteskundeak buru-motz utziz eta 2003an Euskaldunon Egunkaria ahalkegarriki hertsarazi zuen, hainbat herritar leiho gabe abandonatuz. Irudi luke demokraziak direla dioten estatuek ez dutela, terrorismoaren aitzakia histerikoaz, kontrariorik edo areriorik gehiago onartzen: zer erran horrelako egitura politikoez?

Egunkaria libre! kanpainak darrai. Han eta hemen biltzeak antolatu dira gauak gauari, gure izparringi ohiaren errugabetasuna deiadartzeko. Egunotan halaz erabakiko du auzitegi nazionalak nola ekingo duen aurrerantzean: artxibatu ala gaztigatu. Gaztigatzea aukera baldin badu, kartzela zigor mehatxuak erraldoiak dirateke tribunalera deituentzat. Edozein gisaz bidegabekeria likits baten aitzinean gaude.

Europako estatuek jada ez dute denborarik galdu nahi, boterea eta dirutza pribatizatzearren, debaldezko debadio kontradiktorioetan. Laidoak plazaratzen dituzte, Berlusconi eta Sarkozyren moldean ezkerreko jendeen aurka, sorgin ehiza mediatikoak irekiz, Egunkaria-ren kasuan bezala.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>