Madrilgo egunak

2009, abenduak 16

Koldo Aldabe (Berria)

“Itzuliko gara; itzuliko garela, e!”. Joan Mari Torrealdairen agur hitzak, Martin Ugalde kultur parkeko sarrerako ahoan bildutakoei esandakoak. Burua tente eta mezu baikorrarekin, Egunkaria auziko bost auzipetuek Madrilerako bideari ekin zioten atzo.

Baikor eta burua goian, egindakoaz harro daudelako; herritarren eta herrigintzaren bultzadaz euskarazko hedabide proiektua aurrera eramatea herritarrentzat eta herrigintzarentzat.

Txaloka esan genien agur, haien baikortasunaz kutsatu nahian; gaur piztiaren ahutzetan egongo direla ahaztu ezinda, ordea. Gandiagaren Madrilgo lagunak-en hitzek Tapiaren ahotsean ohartarazten baitigute euskaldun gisa epaituko dituztela, justiziak ihes egin zuen -inoiz han sartu baldin bazen- auzitegi beldurgarri horretan.

Gaur eta bihar Inkisizioaren aurrean egongo badira ere, euskaldunon hatsa izango dute lagun, eta larunbatean, Bilbon, Egunkaria libre! oihukatzeko eguna izango da, Madrili absoluzioaz beste epairik ez dugula onartuko esateko eguna.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>