Laburrean ozen

2009, abenduak 17

Ez da preso, libre baizik sarean, munduan Egunkaria. Adierazpen askatasunaren plaza bihurtu da Internet, eta hor, duela zazpi urte bahitu zuten kazetaren askatasuna exijitzeko mezuak ugaritu dira azken asteotan. Geldiezina, bizia, bizkorra, halakoa da komunikazioa sarean.

Egunkaria libre lelopean, ekimen ugari aurki daitezke bertan. Eta horiek nabarmen egin dute gora epaiketako lehenengo bi egunetan. «Sare sozialak dira gaur egungo gune aktiboenak, eta gaur aktibitatea Egunkaria-ren aldeko jarduna izan da», idatzi zuen herenegun Patxi Gaztelumendik bere blogean.

Gaztelumendik bezala, beste askok ere bertatik bertara jarraitu dute epaiketa. Madrildik bertatik idatzi dute -Paul Riosek bere blogean, adibidez-, eta beste batzuek, gehienek, Euskal Herritik.

Facebook, Tuenti, Twitter… Azken horrek, eta duen izaeragatik bereziki, nabarmen hazi da. Mezu laburren bidez -140 karaktere gehienez- iritziak idatzi, loturak aholkatu eta, azken finean, mezuak truka daitezke. Egunkaria auziaren kasuan, bizia izan da azken bi egunetan bertan izandako hartu-emana, eta epaiketak iraun bitartean hala izaten jarraituko du.

Twitterren kontu bat irekitzea nahikoa da bertan parte hartzeko (http://twitter.com). Hori egin ondoren Twitter kontu bat duen edonorekin truka daitezke mezuak. Blogetan, komunikabideetan… azaldutako testuak, bideoak eta beste partekatu nahi izanez gero, webgune horietatik bertatik egin daiteke -horretarako aukera eskaintzen dute webgune gehienek-.

Lagunekin ez ezik, gai zehatz bati buruzko mezuak biltzen dituzten eztabaida gune edo widget-etara ere bidal daitezke norberak eginiko mezuak -iritziak, estekak… biltzen dituztenak-. Etiketa zehatz bat ipiniz han azalduko dira mezuak gune horietan. Egunkaria auziaren kasuan erabili beharreko etiketak #egunkaria eta #libre dira. Igorri nahi den mezuaren amaieran hori idatzi eta zuzenean agertuko da eztabaida gune horretan.

http://twitter.com/egunkarialibre helbidean ikus daitezke mezu guztiak. Dagoen kopuru izugarria dela eta, irakurlea berehala ohartuko da parte-hartzea bizia izaten ari dela. Eta Euskal Herrian ez ezik auziak oihartzuna izaten ari dela kanpoan ere: besteak beste katalanez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez idatzitako mezuak daude ikusgai.

Etxetik plazara

Oraingo honetan, eta salbuespen moduan, Berria-info-k egiten ari den Twitter bidezko edizio jarraituan ezingo da parte hartu, Auzitegi Nazionaletik bertatik informatzea baitu helburu. Hala, iritzia eman edo beste webguneetan jasotakoa partekatzeko, lehen aipatutako widget-aren bitartez izan beharko du.

Hainbat webgunetan dago ikusgai hori. Horietako bat da egunkarialibre.info webgune berria. Atari horretako sortzaileek Go erreportariak abian! #egunkaria #libre ekimena jarri dute martxan, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioaren jarraipena egiteko. Egun horretako mezuak, bideoak, argazkiak.. lau haizeetara zabaltzea da asmoa. Bertan parte hartu edo

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>