Hotzetan bero, Bilbon

2009, abenduak 20

Xabin Makazaga (Berria)

aa3.jpg

Hotzari aurre eginez, Bilbon milaka eta milaka lagun bildu ziren atzo, Egunkaria-ko bostei babesa agertu eta beroa emateko. Egunkaria-ren auzian, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga dira auzitegian zigor eskaera bidegabe bati aurre egiten ari direnak; baina askoz gehiago dira beren burua epaituen aulkian sentitzen dutenak. Izan ere, euskaraz egunkari bat egiteagatik -«hori bakarrik eta hori dena»- ari dira epaitzen bostak, euskalgintzan urte askoan egindako lanaren ordain.

Egunkaria nola sortu zen ez dute ulertzen Madrilen. Ez egunkaria itxi eta atxilotuak torturatu zituzten guardia zibilek, ezta mugitzen den ororen atzean ETAren itzala ikusten duten herri akusazioko bi elkarteek ere. Gainera, fiskala auzia artxibatzearen alde agertu arren, ezin da oharkabean pasatu estatu arrazoiak eragina izan dezakeela Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaian. Ez litzateke aurreneko aldia izango. Horregatik guztiagatik, berebiziko garrantzia du atzo Bilbon halako jendetza biltzeak. Madrilgo hotzetik Bilboko berora, alde ederra dago.

(argazkian, Joan Mari Torrealdai Bilboko manifestazioko hitzaldian)

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>