Ramon Labaien: «Absoluzioa espero dut; besterik ezin da izan»

2010, urtarrilak 7

Ramon Labaien Donostiako alkate ohiak (Tolosa, 1928) gauza asko ikusi eta bizi behar izan ditu sortu zenetik. Eusko Jaurlaritzako lehen Kultur sailburua izan zen 1980tik 1983ra, eta haren ekimenez sortu ziren, besteak beste, ETB, Euskadi Irratia eta HABE. Egunkaria auzia «bidegabekeria» da, haren erranetan. Egunkaria Epaiketa Ekimen Taldeko kideetakoa da egun.

Nola hartu zenuen ‘Egunkaria’-ren ixtea orain dela ia-ia zazpi urte?

Madrilek argi erakutsi zuen ez zuela nahi euskara aurrera ateratzerik, eta hortik datoz gaineratiko miseria guztiak. Haserrea sortu zidan, eta gogoa are gehiago borrokatzeko.

Hainbeste urteren ondoren bost lagun epaitzea zer iruditzen zaizu?

Ezin da utzi jendea miseria horretan zazpi urtez kristorenak pasatzen, Damoklesen ezpata buru gainean dutela, jakin gabe zer gertatuko den. Horrek erakusten du Espainiako Justizia nola dabilen. Tortura besterik ez da, nire ustez.

Gizarteak nola laguntzen ahal ditu auzipetuak?

Protestak eginez eta kalera ateraz, Bilbon egin zuen bezala. Baina ekonomikoki ere lagundu behar du. Epaiketa horrek gastu handia izanen du, eta auzipetuek diru hori ez daukate. Eskua poltsikoan sartzea da laguntzeko moduetariko bat.

Zer espero duzu epaiketatik?

Absoluzioa. Besterik ezin da izan. Gure herrikideak libre izatea.

Absoluzioa gertatuz gero, uste duzu kalte-ordainak lortuko dituztela?

Hala izan beharko luke, dioten bezala Espainia zuzenbide estatua baldin bada. Fiskaltzak, Espainiako Estatuaren ordezkariak, dagoeneko onartu du ez dela frogarik leporatzen zaiena egiaztatzeko. Beraz hanka sartu duela onartuta, kalte-ordainak ordaindu beharko lituzke.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>