Joxemi

2010, urtarrilak 12

Xabier Lekuona (Berria)

“Jende gutxik izan du, neuk orain bezala, jendearen maitasunaren adierazle hain argigarriak jasotzeko aukera. Oraintxe ‘zeure egunkariko langileek’ Egunkaria-ren bi urteak direla eta lore sorta bat -oso polita portzierto- bidali didate.

Maitatua sentitzen naiz alde guztietatik eta neure barnean ez da kabitzen horrek sortzen didan poza. Gainezka egiten dit emozioak, eta negarrez urtzen naiz.

Nire bizitzaren kapitalik handiena, nire inguruan sortu zaidan laguntasun oparo hau dela sentitzen dut.

Oharkabean aberats sentitzen naiz”.

Joxemi da. Joxemiren indarra. Egunkaria-k berripaper bilakatzeko izan zuen peoi, enkofratzaile, igeltsero, arkitekto eta lankide maitatua. Joxemi Zumalabe. Herrigintzaren militante peto-petoa.

Gaixo zegoela, hil bezperan, ospitalean idatzitakoa Joxemi da. Joxemiren maitasuna.

Aberatsa sentitzeaz gain, aberatsa zen. Ideietan, lan egiteko gogoan, lagunetan. Konpromisoan.

17 urte igaro eta gero, inpresioa egiten dit oraindik ospitalean emaniko azken bosteko hark eragin zidan zirrara gogoratzeak. Azkena izango zela biok genekien bosteko hark. Nahi gabe erakutsi zidan pertsona bat errespetatzeak zer esan nahi duen. Ordutik zorretan naiz Joxemirekin.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>