Sukaldeko beroa jaso dute ‘Egunkaria’-ko auzipetuek

2010, urtarrilak 16

Ez zen haientzako ordurik egokiena, baina kalera irten ziren. Eltzeak, zartaginak eta beste sutan utzita, ostalaritzako langileek Egunkaria-ren aldeko plataformari eginiko deiari erantzun zioten. Beste hainbat lagunek aurretik egin duten bezala, Donostiako Bulebarreko kioskoaren parean Egunkaria libre! dioen pankartari eutsi zioten. Sukaldeko beroa kalera irten zen atzo.

Sukaldari ezagunak izan ziren, tartean, Andoni Aduriz (Mugaritz jatetxea), Jose Mari Arbelaitz (Arbelaitz Miramon jatetxea) eta Amaia Garcia (A fuego negro jatetxea). Eta sukalde zein tabernetako barren atzean jo eta su lanean ari diren beste hainbat langile ere. Jasotako babesa eskertu zuten Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealdai auzipetuek.

Halako ekimenen garrantzia nabarmendu eta «kalera irteteko» deia egin zuen Amaia Garciak, sukaldari eta tabernari guztien izenean eginiko adierazpenetan. Ostalariek ere «kalean gertatzen diren kontuekin» inplikatuta daudela esan zuen. «Guztiok eskatu behar dugu bidegabekeria hau amaitzea».

Jose Mari Arbelaitzek adierazi zuen auzipetuek «babesa, hurbiltasuna eta maitasuna» behar dutela.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>