PSC, CiU, ERC eta ICVk berretsi dute ‘Egunkaria auzia’-k zentzurik ez daukala

2010, urtarrilak 19

aaaa.jpg

PSC, CiU, ERC eta ICV-EUiA Kataluniako Parlamentuko taldeetako ordezkariek Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuari gaur berretsi diote auziak ez daukala zentzurik, eta euren babesa adierazi diote. 2003an ere, Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz euskarazko kazeta itxi zuenean, Kataluniako Legebiltzarrak babesa agertu zion Egunkaria-ri.

Ordubeteko bilera egin du Otamendik gaur Bartzelonan, Parlamentuan bertan, PSC, CiU, ERC eta ICVko bina ordezkarirekin. “Oso ondo” hartu dutela azaldu dio auzipetuak BERRIA.INFOri. PP eta Ciutatans-eko ordezkariak ez dira bilerara agertu -Kataluniako Legebiltzarreko %10 pasatxo baino ez dute ordezkatzen bi taldeek-.

Otamendi Herrialde Katalanetan da egunotan, Egunkaria auzia-ren berri han eta hemen ematen. Atzo iluntzean Reusen (Tarragona) hitzaldia eman zuen; 60 bat lagun batu ziren ekitaldian, eta galdera asko egin zituzten auziaren nondik norakoei buruz. Gaur iluntzean, berriz, Valentzian emango du hitzaldia, Accio Cultural de Pais Valencia erakundeak gonbidatuta.

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. | TrackBack URI

Iruzkina idatzi

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> .

; ?>