Martxelo Otamendi, TV3ko saio ezagunean

2010, urtarrilak 21

Egunkaria-ko auzipetuari ordu erdiko elkarrizketa egin diote Els matins Kataluniako telebista kateko saioan.

Epaiketa garaian ere Egunkaria auzia-rekiko interes handia erakusten ari dira Herrialde Katalanetan eta gaur, kasu, ordu erdiko elkarrizketa egin diote TV3 telebista katean Martxelo Otamendi auzipetuari. Els matins jarraipen handiko saioan hartu du Josep Cuni kazetari historikoak.

Atzo Manel Fuentesek bere irratsaio ezagunean ere elkarrizketatu zuen Otamendi, Catalunya Radion.

Auzipetua bira egiten ari da aste honetan Herrialde Katalanetan. Astelehenean Reusen hitzaldia eman zen -60 lagun bildu ziren-, asteartean Valentzian -200 lagun inguru-, atzo Bartzelonan CCCB kultur guneko mahainguruan izan zen -han ere aretoa bete egin zen; Kataluniako eragile asko batu ziren- eta Kataluniako hainbat kazetari ezagunekin gosari-bilera ere egin zuen atzo.

Gaur Palman hitzaldia emango du, Can Alcover kultur etxean, 19:30ean. Bihar Girona mahainguruan izango da, August Gil Matamala, Gemma Calvet eta David Fernandezekin, kultur etxean, 20:00etan.

Larunbatean, berriz, Madrilen izango da. Mariano Ferrer, Carmen Lamarca eta Isaac Rosarekin mahaingurua edukiko du, Lope de Vega bigarren hezkuntzako ikastegian, 12:00etan. Egunkaria-ren aldeko jaia egingo dute orduan: bazkaria 14:30ean, eta kontzertuak eta antzerkiak 17:00etan, Meson del Patio Maravillasen.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>