‘Egunkaria libre!’ leloa ozen entzun da EHEk deituriko mobilizazio egunean

2010, urtarrilak 27

aaaa2.jpg

Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre! lelopean euskararen kontrako erasoen aurkako eta Egunkaria-ren aldeko mobilizazio eguna egin zuen atzo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Egun osoan, elkarretaratzeak egin ziren Euskal Herriko 30 bat herri eta auzotan.

Besteak beste, Nafarroan, Tafalla, Altsasu, Lizarra eta Irunberrin egin ziren; Gipuzkoan, Eibar, Soraluze, Andoain, Oiartzun, Zarautz, Arrasate, Zestoa eta Villabonan; Bizkaian, Durango, Zornotza, Lekeitio eta Markinan. Iluntzean, berriz, Iruñeko (argazkian) eta Gasteizko gobernu ordezkaritzen aurrean egin ziren mobilizazio nagusiak. Dozenaka lagun bildu ziren, orotara.

«Euskaraz bizitzeko, Egunkaria-k libre behar du», EHEren arabera. Hark dioenez, Egunkaria-ren itxieraren bidez «Estatuak ez zuen hedabide soil bat kolpatu nahi izan, herri honek egunez egun erakusten duen euskaraz bizitzeko nahia baizik». Espainiako Estatuaren helburua «kriminalizazioa» dela ere baderitzo EHEk: «Estatuak euskara, euskalgintza, euskal kulturgintza, herri mugimendua eta euskaraz bizi nahi duen herria kriminalizatu gura izan ditu auzi honen bidez». Hala, «euskaraz biziko den herria irudikatu eta birsortzeko» euskarazko hedabideak erabili, defendatu eta lehenesteko eskaera egin du EHEk.

Iruzkin 1 »

  1. Aupa EHE, 3 dekada ta gero, oraindik euskaltzaleontzat eredu izaten. Zoriontzekoa da zuen lan nekaezina. egunen batean norbaitek sarituko ote zaituzte? Diputazioren batek gutxienez? Ez dut uste, edozein administrazio eta botereren aurrean tinko mantendu dituzuelako zuen arrazonamenduak eta beti salatu dituzuelako eraso eta injustiziak, datozen lekutik datozela. merezi duzue zeozer, baina edrra zorra duena herri honek zuekin, eta zor zaizue sariren bat baino gehiago. Gaztea nintzela fundatu zineten eta orain nire seme biek

    Comment by Ander Mar — 2010(UTC)k2010 urtarrilaWed, 27 Jan 2010 13:16:05 +0000UTC1 27(pm) @ 13:16

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>