«Espazio informatibo ikaragarria» zukeena, «aterki informatiboak» gordea, David Truebaren arabera

2010, urtarrilak 27

«Egunkari baten itxiera beti da albiste txarra». Hala dio asteleheneko El País egunkarian David Trueba idazle, kazetari eta zinemagile espainiarrak Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari eta epaiketa gogoan duela.

Gaiaren inguruko «alarma pizteko moduko datu eskasia» mintzagai hartuta, Egunkaria auzia-k izandako espazio informatiboa zalantzan jartzen du Truebak: «Baldintza normaletan, kasu honek espazio informatibo ikaragarria hartuko zukeen». ETArekin lotzearekin bat «aterki informatiboa» zabaldu dela deritzo, ordea: «Zuzentasun morala duen herritar orok du dagoeneko terrorismoak esan nahi duenaren berri, eta ez du behar informatzeko garaian inoren zaindaritzarik».

Hemen Truebaren artikulua osorik.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>