«Hori egiaztatu gabeko hipotesia da»

2010, urtarrilak 28

Peritu gisa deklaratu zuten perituetako batek esana da. M.G. inizialen esanahiari buruz ari zen. Guardia zibilek egindakoa txosten baten arabera, M.G. inizialak Martin Garitanori dagozkio eta Egunkaria-ko zuzendari izateko hautagaietako bat izan zen. «Horren egiaztapenik baduzu?», galdetu zuen perituen bozeramaile gisa aritzen zenari. «Hori egiaztatu gabeko hipotesia da», erantzun zuen. «Baduzu datu objektiborik?», estutu zuen abokatuak. «Ez».

Geroago, berriro ere antzeko egoera errepikatu zen. ETAri atzemandako agiri batean diru beharrak aipatzen dira, eta horiek konpontzeko Mexikon dirua biltzeko aukera. Ea inoiz Mexikotik edo Hego Amerikatik kapital bilketarik egiaztatu ote den galdetu zienean erantzuna ezezkoa izan zen. Ezjakintasuna erlatibizatu nahian honako azalpen hau eman zuen guardia zibilak: «Ez dakigu zein den kapitalaren jabegoa». Berriro ere, frogatu gabeko hipotesien diskurtsoa agerian.

Antza eta Apika

Akusazioen galderei erantzunez behin eta berriro Argia, Antza eta Apika ETAren inguruko enpresatzat jo zituzten perituek. Baina Elosua abokatuari erantzun behar izan zioten enpresa horiek gaur egun jarduera merkantil normala daukatela.

Agiriren batean, Egin egunkariari lotutako euskarazko proiektu bat aipatzen da, perituek Egunkaria-rekin lotzen dutena. «Bazenekiten Orain SAk euskarako egunkari baten proiektua izan zuela?», galdetu zuen Elosuak. «Posible da. Ez dakit».

«Bazenekiten Orainek kaleratu zuen euskarazko astekari bat?», jarraitu zuen abokatuak. «Izan liteke. Punto y Hora agian». Segidan aitortu zuen ez zekiela Hemen eta Eguna existitu zirenik.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>