Ardanza: “Epaileentzat orain ez da hain erraza esatea auzipetuak errugabeak direla besterik gabe”

2010, otsailak 1

3254380.jpg

Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiari (1985-1999) elkarrizketa egin zioten atzo Berria-n Igandea gehigarrian, eta Egunkaria auzia ere izan zuten hizpide.

Arantzazun egon zinen, ‘Egunkaria’-ko auzipetuei babesa emanez. Zein uste duzu izango dela epailearen erabakia?

Hor nire ardurak baditut. Nik uste dut une honetan epaileak auziari irtenbide bat emateko non bilatu ari direla, ez baita hain erraza esatea errugabeak direla besterik gabe. Eta zer gertatzen da bertan behera gelditu den egunkariarekin, kalera joan diren langileekin, kartzelan egon direnekin? Kostu hori nork ordainduko du? Beraz, zer espero baino, zer nahiago nukeen esango dizut: errugabeak direla aitortzea, eta egindako kalte guztia ordaintzea.

Hasierako urteetan, zure gobernuak desadostasun handiak izan zituen ‘Egunkaria’-rekin.

Bai, hala da, gure harremanetan une hobeak eta une txarragoak egon ziren. Baina horrek ez dauka zerikusirik auziarekin. Gauza bat da adostasun handiagoa edo txikiagoa izatea, eta beste bat, tamaina honetako injustizia baten aurrean jarrera bat hartzea.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>