Belfasten ere auziaz azalpenak ematen

2010, otsailak 1

aaaa.jpg

Belfasten da gaur Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea auziaz azalpenak ematen -larunbatean Derryn (Irlanda iparraldea) izan zen-. 13:00etan hitzaldia eman du Queen’s unibertsitatean (argazkian). Gaelikozko Nos aldizkariko zuzendari Tomai O’Conghaile, Sinn Feineko gazteen taldeko kideak, Berdeak alderdiko gazteriako kide bat, Belfasten bizi diren hiru katalan… izan dira bertan. Mendiolak Egunkaria-ren sorreran milaka herritarrek parte hartu zutela azaldu die eta kazeta itxi zutenetik milaka lagunek eman zutela babesa protesta egiteko eta Egunero eta Berria sortzeko. Auzipetuak euskal kultur munduan sona handikoak direla agertu die, eta herritarren artean begirune handia daukatela. Irlanda eta Euskal Herriaren arteko Elkartasun Batzordea izan da ekitaldiaren antolatzailea.

Ondoren Andersontown News egunkarirako elkarrizketa egin diote Mendiolari. Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak 20:00etan beste hitzaldi bat emango du Belfasten, Culturlann zentroan.

Bihar Dublinen izango da. Eguerdi partean hitzaldia emango du University Collegen eta 20:00etan Pearse House zentroan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>