Sistema judizialari buruz gogoeta egiteko arrazoiak eman dizkio Iruinek epaimahaiari

2010, otsailak 1

Egunkaria auzia-ko epaiketan ikusitakoak jurista ororen buruan kezka sortu behar duela uste du Iñigo Iruinek. «Logikoak ez diren interpretazio batzuekin abiatuta, nola liteke epaiketara iristea?». Horixe da egiten duen galdera, eta, bere arabera, juristek egin beharko luketena. Instrukzio ereduak bermerik ez duela ematen azaldu zion epaimahaiari, «inkisitoriala» dela. Eta hori argudiatzeko, «hamar ezaugarritako argazkia» erakutsi die.

Auzia, hasieratik «orokorra» izan dela esan du batetik, eta zehazten joan ahala. Auzi bat hasteko gertaerak behar direla esan du, baina, Egunkaria auzia-n Guardia Zibilaren «iritziak eta susmoak» baino ez daudela. Bigarrenik, aztertu dena ez dela gertaera konkretu bat izan esan du, baizik eta «fenomeno sozial» bat , Egunkaria hala zelako. Hirugarrenik, auzia Guardia Zibilak abiatu eta aurrera eraman zuela argudiatu du, «motore nagusia» bihurtu zela, auzitegia tramite hutsetara pasatu zelarik. Laugarrenik, Guardia Zibilak guztiaren gainetik emaitzak nahi zituela, «berdin du nola». Bosgarrenik, epailea egiaren bila aritu beharrean «etsai» bihurtu zela. Seigarrenik, atxilotuen bermeak ez direla errespetatu, forentseak epaileari torturen berri eman arren, hark ez zuelako «inolako erreakziorik» izan. Zazpigarrenik, akusazioek oinarrian dituzten agiriak aurretik ere judizializatu zirela, eta ez zela Egunkaria-ren deliturik ikusi. «Orain zergatik bai?». Zortzigarrenik, ez dagoela auzia abiatzeko gertaerarik: «Susmo bat gehi beste susmo bat bi susmo dira, baina ez froga inkriminatzailea». Bederatzigarrenik, txosten perizialek ez dutela izen hori merezi. Eta, hamargarrenik, Guardia Zibilak «fikziozko nobela» bat asmatu duela, eta instruktoreak bat egin duela.

Otamendi eta Oleagaren abokatua da Iruin eta ezer zehatzik egozten ez dietenez, nola zigortu ere ez dagoela esan du. Hala ere, akusazioen argudio guztiak hankaz gora bota ditu.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>