Itzuli dira, iragarri bezala

2010, otsailak 2

Abenduaren 15ean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Egunkaria-ren aurkako epaiketa eta, bezperan, Andoainen (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parketik Madrilera autobusean irtetean Joan Mari Torrealdai auzipetuak iragarri zuen: “Etorriko gara, eh; etorriko gara”. Eta etorri dira; epaiketa bukatu eta hurrengo egunean ere etorri dira. Gaur.

15:00etan iritsi dira leku berera, Martin Ugalde Kultur Parkera, Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ren itxiera kasuko auzipetuak. Zain zituzten Berria-ko lankideak eta parkeko beste langile batzuk. “Ez genuen espero ongi-etorria”, aitortu du Torrealdaik, bosten izenean. “Eskerrik asko”. Dagoeneko bi hitz horiek “gastatuak” ere badituztela azaldu du, han eta hemen jaso dutelako babesa, noiznahi. “Ea ongi-etorri hau benetakoa den eta aurrera egiten dugun”.

Senideekin eta lagunekin ez ezik, autobusean lore sorta batekin itzuli dira: atzo Madrilgo elkartasun taldeko kideek emandakoarekin.

Atzo gaueko hamarretan bukatu zen epaiketako azkeneko saioa, eta ondoren afaltzera joan ziren auzipetuak senideekin-eta.

Gustura joan ere, Miguel Angel Carballo fiskalak eta defentsak euren absoluzioa eskatu zutelako epaimahaiaren aurrean ondorioak irakurtzean, auzipetuen aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Aldiz, Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte auzipetuentzako, ETArekin lotura izan zutelakoan. “Argi geratu da letra gizonak garela, ez arma gizonak”, adierazi zuen Torrealdaik atzo, azken hitza hartu zuenean. Epaiaren zain geratu da, beraz, epaiketa.

Iruzkinik ez »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. | TrackBack URI

Iruzkina idatzi

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> .

; ?>