Berriz ere ‘Egunkaria libre!’ aldarrikatuz

2010, otsailak 5

Egunkaria-ren auziaren aurkako beste elkarretaratze bat egin dute gaur, Donostian, Bulebarrean, Egunkaria libre! lelopean.

Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak egin du deialdia eta han izan dira, Joan Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi auzipetuez gain, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia, Joan Mari Irigoien eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleak, Joxan Lizarribar eta Joanmari Larrarte EKTko administrazio kontseiluko lehendakaria eta kontseilari ordezkaria, Unai Muñoa bertsolaria, Ramon Agirre aktorea, Emilio Majuelo historialaria, Sabino Ormazabal Bidea Helburu taldeko kidea, Aintzane Ezenarro, Jon Abril eta Mikel Basabe Aralarreko zuzendaritzakideak, Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko eta Elhuyar Fundazioko kidea, Ainhoa Beola Donostiako Udal Euskara batzordeburua, Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipetutako Ainhoa Albisu eta Mikel Sorozabal, Pello Zubiria auzipetu ohia. Era berean, euskarazko kazetako langile ohien ordezkaritza izan da Bulebarrean.

Epaiketaren ondotik dator epaia. Bitartean itxaropena, urduritasuna eta kezka. Epaiketa irabazi izanaren irudipena dute Egunkaria auzia-n epaituak izan diren bost lagunek. Baina ezin dute burutik kendu, epaimahairen erabakia bestelakoa izan daitekeela. «Askotan esaten da epaiketak irabazi eta epaia galtzen dela Auzitegi Nazionalean». «Barru-barrutik konbentzituta gaude epaiketa gure aldekoa izan zela; beste kontu bat da handik etor daitekeen sententzia». Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai auzipetuen hitzok ondo baino hobeto laburbiltzen dute epaiketaren eta epaiaren artean auzipetuek bizi duten egoera.

Madrilen eginiko epaiketan errugabe direla frogatu dutela nabarmendu du Torrealdaik, eta irudipen onarekin itzuli badira ere ez dela «euforiarako» unea adierazi du. «Alde batetik, epaiaren zain gaude, eta, bestetik, bigarren epaiketa bat dugu [auzi ekonomikoa]».

Irailaren bukaeratik egin dituzte bilkurak, astero. Hainbat arloko eragileek adierazi dute auzipetuekiko elkartasuna.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>