‘Egunkaria’-rekiko elkartasun egunak herrietan

Egunkaria itxi zutela zazpi urte beteko dira larunbatean (otsailaren 20an), eta kazetarekiko eta auzipetuetakiko elkartasun egunak izango dira hainbat herritan.

Bilbo. Kalejira egingo dute, musika eta kantuekin, 12:30ean, Santiago Plazatik abiatuta. Gero, pintxoak Abante konpartsaren egoitzan.

Donostia. 12:00etan, kantu jira egingo dute. Joaldunek eta dantza taldeek kaleak girotuko dituzte. 19:30ean pintxo eta sagardo dastatzea egingo dute, eta gero, kalejira Parte Zaharrean.

Andoain. Goiko Plaza inguruetan kantu jira eguerdian. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta buruhandiak, judoa, pilota, abesbatza, trikitilariak, bertsoak, txalaparta… Ingo Al Deu taldearen erromeria, eta gauean, kontzertuak gaztetxean.

Eibar. Elkartasun murala egingo dute Untzaga plazan, 12:30ean.

Errenteria. Elkarretaratzea, 12:30ean.

Hernani. Plaza Berrin batuko dira, 11:30ean. Sagardoa eta pintxoak izango dira, bertsolariak, dantzariak, kantu jira, haurrentzako txokoa…

Ormaiztegi. Xabinaitor antzezlana izango da, 22:00etan, frontoian.

Tolosa. Plaza Berrian ekimena, 18:00etan.

Zarautz. 11:30ean, Musika Plazan, musika eta pintxoak. Geroago, antzerki saioa kalean, eta bertsoak Torrea Luzeko parkean. Musika Plazara itzuli, eta ekitaldia egingo dute.

; ?>