Eguneroko berria egunkarian

2010, otsailak 23

Ainara Maia Urrotz (Brno, Txekia)

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aita 2002ko azaroan joan zitzaigulako ondotik.

2003ko otsailaren 20an berant jaiki nintzen ohatzetik, eta erdi lo irratia pizturik entzuten nuen, ametsetan bezala entzun nuen Egunkaria itxi zutela. Ametsetan bezala, 2001eko irailaren 11 hartako ametsaren gisa berean, ametsetik iratzarri nahian ez nintzen ohartzen iratzarririk nengoela. Ez nuen sinetsi nahi, eta elkartasun-hitz batzuk idatzi nahian, olerki labur bat atera zitzaidan, baina ez nuen hitzik. Hizki mutu hau Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egiten ari zen Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaldunon Egunkaria-rekin lankidetzan, eta nire bizitzako ametsaren zati bat puskatu zuten poliziek. Urte hartan ez nuen praktikarik egin masterraren amaieran egokitzen zen gisan, eta pertsonalki aunitz hunkitu ninduen horrek.

2003ko otsailean bihotza hotz nuen oraindik, aitaren hutsune-zuloa bainuen sakon zulaturik; izan ere, haren izenean zegoen Euskaldunon Egunkaria egunero berriak etxean jaso ahal izateko harpidetza, nahiz eta aita jada ez egon mundu honetan. Egun horretan ere otsailaren 20an postontzian Egunkaria nuen, eta erdi lo ametsetan irakurri nituen Egunkaria-ren azken albisteak.

I had a dream!… Amets-goiburu bat izan nuen: euskaldun guztiok libre ginela.

Baina gaur ez nago ametsetan, eta 2010eko otsailaren 22an postontzian ez dut Egunkaria-rik jasotzen, goiburu hori errealitate dela irakurri nahi dudalako. Ez dut lagunen eskutitzik ere jasotzen atzerri honetan, eta aitaren irribarrea hilero ikusten dut ilbete zurian, bihotza hotz baitut oraindik.

Gaur, bihotz minez, ez dut postontzian euskarazko egunkaririk ez bestelako hitz amultsurik jasotzen ere. Baina nire elkartasunezko isiltasuna zuzentzen dizuet denoi.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>