Eskertza ekitaldia Bilbon, Euskalduna jauregian

11:30ean hasiko da ekitaldia, areto nagusian, eta musikariak izango dira (Ubeda anaiak, Gose, Katamalo, Aitor Gorosabel), bertsolariak (Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus), dantza… Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak eta auzi ekonomikoko besteak Euskaldunan izango dira, eta hitza hartuko dute. Baita Babes Taldekoek ere.

Ekitaldian egon nahi duten herritarrek gonbidapenak eskuratzeko aukera daukate 607 770 740 zenbakira deituta.

Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen apirilaren 12an.

; ?>