‘Egunkaria auziari’ buruzko hausnarketa egin dute Bizkaiko Abokatuen Bazkunean

2010, ekainak 2

egunka1.jpg

Bizkaiko Abokatuen Bazkunean hausnarketarako jardunaldiak egin zituzten abokatuek atzo, arratsalde osoz, eta Egunkaria itxi zutenean egindako ekimenari jarraipena emanaz egin zuten atzokoa, orduko ekimena sustatu zuten abokatuek antolatuta.

Felix Cañada sustatzaileak gogorarazi duenez, egunerokoa ixteak eta Martxelo Otamendi zuzendariak egin zituen tortura salaketek erabat larritu zituen. Elkartu, bi adierazpen egin, eta 300 abokaturen sinadurak bildu zituzten. Gero, Bizkaiko Abokatuen Bazkuneak ere bere egin zituen bi puntuak: Egunkaria itxi izana salatzen zuen lehenak, eta torturak saihesteko prebentzio neurririk ez hartu izana bigarrenak. CGPJren kritika gogorrak jaso zituen ekimenak. Hala ere, salaketa berretsi, eta hausnartzen aritu ziren atzo berriz; Nazario Oleaga Bazkuneko dekanoa izan zuen buru ekimenak.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>