EKTrentzat “oso garrantzitsua” izan da absoluzio epaia

2010, ekainak 6

3452030.jpg

Joxean Lizarribar Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Administrazio Kontseiluko lehendakariak akziodunen urteko batzarrean adierazi du taldearentzat ere “oso garrantzitsua” izan dela Egunkaria-ren itxiera kasuan Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman izana. “Berri ona izan da epaitu dituztenentzat, baina baita guretzat ere, BERRIAri ere kendu baitzaio horrela zama bat”.

Eskerrak Administrazio Kontseiluko orain arteko kide denei; hasierakoei, batik bat

Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak 2003tik Administrazio Kontseiluan izandako kideei eskerrak eman dizkie. “Egunkaria-ren itxieraren ondoren proiektu hau sustatu genuen Egunkaria-ko langile ohien izenean, eta gure eskerrik beroena eman beharrean gaude zazpi urte hauetan Administrazio Kontseiluko kide izan direnei, eta, batez ere, 2003an baietz esan zutenei”.

Izan ere, hasierako haiek “garai zailak” izan zirela gogoratu du Larrartek, “inork ez zekien zer gerta zitekeen. Egunkaria-ko administrariak atxilotuta, torturatuta eta kartzelatuta bukatu zutela kontuan hartuta, ausardia eta konpromiso handia behar ziren EKTko Administrazio Kontseiluko kide izateko, eta zuek [orduko kideek] hori dena izan zenuten. Seguru gaude inoiz ez dugula behar bezala eskertuko zuen konpromisoa, baina jakizue oso kontziente garela. Eskerrik asko, beraz, eta besarkada bana”.

Argazkian, EKTko Administrazio Kontseiluko kide batzuk eta kide ohi batzuk, Andoainen, batzarraren ondoren.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>