Egunkaria

2012, otsailak 21

Onintza Enbeita (kazetaria)

Paper zuri bat hartu eta egin pilota bat. Gero papera alferrik galtzen ari zaretela kargutzen zaretenean, saiatu berriz ere paper zuria leuntzen. Ezingo duzue, jakina. Plantxatuta ere, paper horrek bistan izango du noizbait pilota bat egin zenutela berarekin. Minaren arrastoa hantxe izango du beti. Halako zerbait gertatu zitzaigun Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Hasieratik dakigu Berria sortzen erabili genuen indarra lehenagotik hamar urtean egin genuena indartzeko behar genuela. Hasieratik dakigu zuzendaritzako zenbait kide torturatu egin zituztela euskaldun gisa logikaz eta justiziaz geneukan ametsetako bat gauzatzearren: hau da, goizetik gauera euskaraz bizi nahi izatearren. Hasieratik dakigu honen aurretik egon zela beste bat itxi egin zutena, eta orain ere, gauzak ez baditugu haiek nahi duten bezala egiten, daukagun euskarazko egunkari bakarra itxi egin dezaketela. Hasieratik espero genuen Euskaldunon Egunkaria frogarik gabe ixteak ez ziela ondoriorik ekarriko, baina barkamenik ere ez dute eskatu. Amorrua ematen dit epaileari arrazoia eman gabe baina arrazoirik ez duela esatera ausartu gabe ibili zirenak euskarazko berripaperarekin egin zuten pilota leundu nahian ikusteak orain. Alferrik da; mina eginda dago.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>