Martxelo Otamendiren salaketaren epaia urriaren 16an aterako du Estrasburgok

2012, urriak 9

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ohar bidez jakinarazi du Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiaren eta BERRIAko zuzendariaren tortura salaketaren inguruko epaia urriaren 16an kaleratuko duela, gaur zortzi. Behin Espainiako Justizian bide guztia amaitu ondotik, Otamendik 2008an Estrasburgoko Auzitegira jo zuen, Egunkaria auziko operazioan Guardia Zibilaren esku atxilotuta egon zenean jasandako torturak eraginkortasunez ez ikertu izana argudiatuta. Iazko irailean onartu egin zuen Giza Eskubideen Auzitegiak eskaera, eta epaia datorren astean kaleratuko du.

Bere eskaeran, Otamendik Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenaren 3. artikulua urratu izana egozten dio Espainiari. Giza Eskubideen Auzitegiaren arabera, tortura kasuetan ikerketa eraginkortasunez egitera behartuta daude estatuak. Argudiatzerakoan, Iñigo Iruin abokatuak Aritz Beristain eta Mikel San Argimiroren kasuak hartu ditu erreferentzia gisa, bietan auzitegiak ikertzeko betebeharra urratu zela baieztatu zuelako Estrasburgok.

Iaz, Estatuaren abokatuari urtebeteko epea eman zion, eta legelariak urtarrilean aurkeztu zituen alegazioak. Ukatu egin zuen tratu txarrak egon zirela, eta argudiatu zuen ezin dela esan «salaketa ikertzeko betebeharraren omisiorik egon denik».

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>