Neurririk gabe

2013, otsailak 21

Jon Ordoñez

Joanmari Torrealdaik bi bider errepikatu zuen atzo Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipetuta daudenentzat fiskaltzak eskatzen duen zigorra: 128 urteko espetxe zigorra eta 221 milioi euroko isuna. Lehengo lepotik burua. Egunkaria-ren kontrako lehen operazioan auzipetuak absolbitu zituztenean, Auzitegi Nazionalak esan zuen neurririk gabekoa izan zela kazeta ixtea. Zigor eskaerak ere ez du neurririk ustezko iruzur fiskal baten kasuan.

Bigarren mailakotzat jo izan da maiz auzi ekonomikoa azken hamar urteetan, baina gogoratu behar da bigarren polizia operazio hori ez zela izango lehenengoa egin izan ez balute, eta bigarrena egiteko asmoa gabe lehenengoa ere ez zela gertatuko. Lotuta daude bi auziak, biak ere Egunkaria-ren eta bertako langileen aurkakoak baitira. Auzitegi Nazionalik ez da bigarrenean, ezta itxierarik, torturarik eta akusazio partikularrik ere. Zigor eskaerak, ordea, horien guztien mamuen garaian marraztutakoak dira, eta mamuak desagertu direla dirudien arren, bere horretan edonor beldurtzeko modukoak dira.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>