Hamar urte geure burua defendatzen

2013, otsailak 24

Vicent Partal

Duela hamar urte, San Jurgi egunez, katalanez kaleratu genuen Egunkaria; bagenekien lehen eta azken aldia izango zela, eta orrialde haietan idatzi nuen egunkari haren bidez elkartasuna adierazita egiaz geure burua defendatu genuela. Geure burua. Alboan, gure lagun Gabrielak behin eta berriz zioen elkartasunak ez duela trukean ezer eskatzen. Eta, besterik balirudi ere, uste dut ez zela kontraesanezkoa zutabez zutabe orrialde berean nabarmentzen zen jarrera hura.

Izan ere, egia da elkartasunak ez duela trukean ezer eskatzen. Baina egia da, era berean, jende askok Egunkaria-ren alde eginez Herrialde Katalanetan eraiki egin zuela: benetako barrikada bat eraiki zuen, zeina gerora gaur egun gauden lekura iristeko erabili dugun.

Gogoan dut Pi elizako ekitaldia egin zeneko eguna, zu askatu ondoren eginikoa. Oraindik oso hunkituta zeunden atxiloketan gertatu zen guztiarengatik, eta jendez gainezka zegoen tenplu hari begi oso bereziekin begiratzen zenion. Baina ni ere harrituta nengoen. Aurpegiak, bibrazioak, jendearen benetako emozioak une batez sinetsarazi zidan ez geundela XXI. mendean, baizik eta trantsizio bete-betean. Lehenengo aldia izan zen, han, eliza barnean, Biltzar Katalana itzultzen ikusi nuena, herrialdearen bihotzera itzultzen. Haserre zegoen, elkartasunez betea, oso-oso humanoa, batere kalkulatzailea ez.

Jendea han zegoen hantxe egon behar zelako. Eta zuei elkartasuna erakutsi genizuen garai hartan lehen aldiz ikusitako jende asko gerora behin eta berriro ikusi dut protestetan, erreferendumetan, manifestazioetan, orain ANCn… Alde horretatik, Egunkaria mailu kolpe bat izan zen nire herriarentzat ere, estatuaren sekulako deslegitimazioa, zeina gaur egungo egoeraren atzean dagoen.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>