Torrealdai: “‘Egunkaria’-kook zerk bihurtu gintuen ETAko?”

2013, azaroak 29

Euskararen kate hautsiak liburuaren harira elkartu ditu Berria-k Joan Mari Torrealdai, Iñigo Urrutia eta David Anaut.

Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko presidente ohia:

– “Jendea konturatzen al da hau politika jakin baten urrats bat gehiago besterik ez dela? Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin lotuta, Guardia Zibilaren txosten bat aurkitu genuen, eta han garbi ikusten da euskararen inguruko mundua bitan banatzen dutela. Alde batean konstituzioa, erakundeak —Eusko Jaurlaritza edo Nafarroako Gobernua— eta legea daude. Gainerako guztia ETA dela esaten du txosten horrek. Beraz, gizarte zibila, militantismoa, gure tradizioa… Horrekin ikaragarri erraza da mundua esplikatzea”.

– [Nafarroako Hezkuntzako ikerketa dela eta] “Zer salatzen da? Anaiaren bat preso edukitzea? Bisitan joatea? LABekoa izatea? Hori ezin al da egin demokrazia batean? Horrek bihurtzen omen ditu ETAko! Egunkaria-kook zerk bihurtu gintuen ETAko?”.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>