Hamaika urte geroago

2014, apirilak 8

Jakes Goikoetxea (‘Berria’)

Bultzada politikoa izan zuten Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak eta euskarazko berripaperaren kontrako bigarren operazioak. Eta bultzada politikoa dauka bigarren operaziotik bizirik dirauen auzi ekonomikoak. Espainiako Gobernuaren hauspo tematirik gabe ezin baita ulertu epaitegietan bizirik jarraitzea Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako basakeria politiko-juridiko-polizialak. Auzitegi Nazionalak egunkariaren itxieraren kontra emandako sententzia birrintzailearen ondoren. Ikusita Eusko Jaurlaritzak aspalditik onartua duela Egunkaria-k ez zuela iruzurrik egiten diru laguntzak jasotzeko.

Hala ere, diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzak eskuratzeko iruzur egitea leporatzen diete auzipetutako zortzi lagunei. Delitu ekonomikoak, arruntak, izatekotan. Baina fiskalak guztira 128 urteko kartzela eta 221 milioi euroko isuna eskatzen du auzipetuentzat. Eta ez da txantxa. Auzipetuen estutasunak eta Egunkaria auzia-k bizirik jarraitzen dute, egunerokoa itxi eta hamaika urte geroago.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>