Gutun irekia

2014, ekainak 6

Anjel Lertxundi

Carlos Urquijo jauna, zuri zuzentzen natzaizu, euskararen kulpen eta demasien ehiza-zakur nekaezintzat zauzkaten horri. Euskara izaten omen duzu beti etsai eta pagaburu, gaztelaniaren ekina gizentzeko zigortzen omen duzu euskararen ezina. Zuretzat, euskararen auzotik omen datoz lege-hausteak oro, inoiz ez gaztelaniaren unibertsotik. Zure lana ikusita, euskara bidegabekerien oihana omen, gaztelaniaren lorategiak ez omen du tatxarik; euskara delituen sasi omen, gaztelania, aldiz, bertuteen soro.

Carlos Urquijo jauna, aski zenuke deklarazio labur bat demostratzeko euskararen obsesioak ez zauzkala obsesiboki gaixo, eta apalki galdetu nahi dizut ez ote daukazun esateko ezer Juan del Olmok abiarazi zuen eta Carmen Zubimendi andereak itxi berria duen Egunkaria auziak euskarari ekarritako minaz. Apalki gomendatu nahi dizut balia ezazula egokiera hausnartzeko ere Lomceren aplikazioak euskarari ekarriko liokeen kalteaz.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>