Bertsoak: ‘Itxia, baina ez isildua’

2014, urriak 17

Iñaki Petxarroman Berria-ko zuzendariordeak jarritako bertsoak. Doinua: Habanera. (‘Argia‘)

2003ko otsailak

hogei zituenerako,

lantoki genuen hura

itxi zuten betirako.

Martin Ugalde parkea,

eguna argitzerako,

mamu berdez betea zen,

zetorren orori “alto!”.

Lantokiaren atean,

ohar eta giltzarrapo,

urteetako ametsa

bukatua zen de facto.

Euskarak behar gintuen,

atera Tolosarako,

Egunkaria-ren lana

Egunero hasten delako.

***

Itxia eta ez isildua

lehen mezu eta hizki,

biharamuneko azala

jaso genuen ederki.

Torturen itzal luzean

erori ginen deblauki,

elkartasun uholdea

gezur artean aterki.

Donostia gainezka eginda,

goraka hasi poliki,

nahiz bidea zaila izan

aurrera egin behar beti.

Egunkaria ez bada

beste bat behar zen aurki:

haiek itxita nahi zuten

eta guk Berria ireki.

***

Hamaika urte luzetan

mehatxuaren esklabo,

polizi eta epaileak

gezur artean oparo.

Lehenik absoluzioa

ezin lasaitu zeharo,

artxibatu ondorenean

lo egin dugu lasaiago.

Buruan dugu babestu

gaituen herria, klaro!

Asko eman diguzuenoi,

ezin eskatu gehiago.

Eta etsaiek zenbat kalte,

zenbat sumin, zenbat trago…

Auzia amaitu da baina

mina oraindik hor dago.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>