“Zerbait garrantzitsu egiten ari ginela sentitzen genuen”

2015, abenduak 4

Egunkaria-ren lehen zenbakiaren urteurrenaren harira, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk. Bestalde, ekitaldi bat antolatu dute Durangon (bideoa: Lara Madinabeitia – Maialen Unanue).

Igandean beteko dira 25 urte Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia argitaratu zenetik. Aurrez eginiko lan eskergak 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia, eta hala egin zuen, egunez egun, 2003ko otsailaren 20ra arte.
Durangoko Azokari buruzkoa izan zen aurreneko zenbakiaren azala, eta, mende laurden geroago, ekitaldia egingo dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala emango dute 10:00etan, eta jarraian egingo dute ekitaldia. Irekia izango da.

Igandean bertan, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk: kazeta sortu aurreko egoeratik, hura eratzen lagundu zuten herri batzordeetara; indarrezko itxieratik Egunero eta BERRIAren sorrerara, garai hartako arduradun, langile eta abarren testigantzak bildu ditu Maialen Unanue kazetariak. Horrez gain, egunez egun, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren inguruko iritzi artikuluak argitaratzen ari da BERRIA, eta egunkaria.info atarian daude kazetari eta horren itxiera osteko auziari buruzko baliabide ugari.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>