Errelatoarekin bueltaka

2015, abenduak 8

Josu Landa

Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak.

Gaur egun, errelatoa, kontakizuna edo dena delako hori hain modan dagoen honetan, bereziki argigarria egin zait elkarrizketa. Egunkaria kriminalizatzeko egitasmo politikoan («Guztia ETA da» leloa bihurtuko zenaren abiapuntuetariko bat), EAJ alderdi politikoak erantzukizun zuzen eta erabatekoa izan zuen, esan banezake ere ez dut esango berak inbentatu zuen, baina bai luzaz elikatu eta gerora garzon-delolmotarrek baliatuko zituzten argudio faltsuez hornitu. Eta hauts haietatik ondoko lohiak: kazetaren itxiera, atxiloketak, torturak, espetxealdiak, diru kalteak, eta —zertan ez aipatu— urteetara eratorritako heriotzak. Nik dakidala (posible da eskapatu izana) ez dut entzun edo irakurri EAJko arduradun politikoetako inor horren gaineko autokritikarik egiten, ezta —imajinatzeak lanak ematen ditu— biktimei barkamena eskatzen ere. Hori gertatu bitartean, niretzat bederen, Urkulluren, Fernandezen eta gainerakoen diskurtsoa hutsalaren hurrengoa irudituko zait, errelato deituaren inguruan ari direlarik.

Iruzkin 1 »

  1. Uste dut zentzuzkoa dela Josu Landak esandakoa, alegia, EAJren jokabide politiko-polizialak (Atutxa adibide) auspo eta babesa eman ziola Estatuaren errepresioari, “dena ETA da” estrategia goiburu hartuta. Azken finean, estatuaren partaide modura jokatu zuen EAJk eta, errepresio horretan harrapatu zuten Egunkaria (EAJren gogoaren aurka herritarrok sortua), eta harrapatu nahi izan zituzten AEK (Eusko Jaurlaritzaren mamua urte askoan).

    Beraz, analisi zuzen batek argi uzten du EAJk, eta bere eskupeko Eusko Jaurlaritzak, irabazi handiak zituela estrategia horrekin: ez ETAri eraso egitea soilik, baizik, bide batez, abertzale ezkertiar eta/edo progresistek sortutako proiektuak galgatzea (Egunkaria, AEK, etab.). Baina, EAJren gogorako, estatua urrunegi joan zen errepresioan (askotan bezala) eta Egunkaria itxi zuen

    Comment by Iñaki Zabaleta Urkiola — 2015(UTC)k2015 abenduaFri, 11 Dec 2015 09:58:25 +0000UTC12 11(am) @ 9:58

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>