Bizipenak kontrakarrean

2018, otsailak 21

(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Amagoia Mujika Tolaretxipi

Ohi bezala joan ginen asteazken gau hartan lotara, baina pankarta baten atzean esnatu ginen, hotz eta goibel, Guardia Zibilak lankide eta bidelagunak zigilatutako atearen atzean zeuzkan bitartean. Eraman zituztenean, amorruz eta tristuraz eutsi genion ezohiko biharamunari, genekizkienak eginez eta ez genekizkienak inprobisatuz. Konturatzerako, goizak gau bilakatzen ziren, lorik gabeko jardunetan, egunero gure ahotsak kalean behar zuen eta. Bileraz, manifestazioz, hitzaldiz erta aldarrikapenez josi genituen agendak, eta indartsu geniharduen, han eta hemen, hango eta hemengo, Madrilen astinduak herri gisara hazteko aukera eman zigunean.

Joan ginen Madrilera, Auzitegi Nazionalera, atxilotuak etxeratuko genituelakoan. Auzitegiko ataritik kalean behera egiteko agindu ziguten poliziek, Colon plazako bandera espainiar erraldoiaren azpira gintezen. Gregorio Marañon ospitalera ere joan ginen, Pello Zubiria larri eraman zuten eta. Torturak astindu gintuen orduan, eta beldurrak izoztu, konturatu baikinen, berriz ere, nahi dutena egin dezaketela nahi dutenean.

Bi bizipen horiek batera baina kontrakarrean daramatzat beti: elkarrekin bagoaz, badugu aurrera egiteko kemena; Espainian, ordea, betikoa dago beti. Begira katalanei bestela.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>