Ez barkamen eskaerarik ez erreparaziorik

2023, otsailak 21

Iñaki Petxarroman

«Inork uste zuen ez ginela ausartuko Egin ixtera?», esan zuen Jose Maria Aznarrek Turkian egunkari hura itxi eta egun batzuetara. PSOEkoak ere deseroso jarri zituen esanak, agerian uzten zuelako euskal gatazkan gobernuak hartzen zituela botere judizialari dagozkion ekimenak.

Egin-en itxierari Pertsiana operazioa deitu zioten, eta Baltasar Garzon epaileak agindu zuen, teorian, behintzat. Pertsiana hura itxita, atzetik Euskaldunon Egunkaria ere etor zitekeela pentsa zitekeen, hipotesi moduan. Eta, azkenean, hala izan zen. Egun haietan zenbat gezur esan ziren ondo laburtu zuen Lorea Agirrek Gezurra ari du kronika liburuan. Gogoangarriak dira Aznarren Barne ministro Angel Acebesek bota zituenak: «Euskal herritarren eskubideak eta askatasunak defendatzeko eta beren hizkuntzan libreki hitz egiteko askatasuna babesteko operazioa da».

Gertuagoko batzuek ere nahi izan zuten botatako zuhaitzarekin sutondoa berotu, baina herriak eta Egunkaria-ko langileen ekimenak zapuztu zien ahalegin hura. Urteek erakutsi dute gezurrak bide motza duela, eta langileen intuizioa zuzena zela. Ez erreparaziorik ez barkamen eskaerarik ez da heldu bidegabekeria gauzatu zutenen aldetik. Gero eta memoria motzagoa du gizarteak, baina komeni da gertatu zen hura ez ahaztea.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>