Tamainako erantzuna

2003, otsailak 23

Erakundeek, alderdiek, gizarte eragileek eta herritarrek bat egin zuten Egunkaria itxi izana salatzeko.

Bi mila eta hiruko otsailaren 20a, osteguna. Egunkaria-ren kontrako polizi operazioak iratzarri zuen Euskal Herria. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok aginduta, Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Albisteak euskal gizartea asaldatu zuen. Polizi operazioaren kontrako gaitzespena erabatekoa izan zen.

Egunerokoa itxi eta biharamunean Donostiako kaleetan eginiko manifestazio jendetsuak islatzen du hobekien sentimendu hori. Izan dira beste mobilizazio garrantzitsu batzuk, baina Donostiakoak beste edozeinek baina hobeto islatzen du nola sentitu zuen euskal gizarteak Egunkaria ixtea.

Guardia Zibila artean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea arakatzen ari zela, euskal kultura, sindikalismo eta arlo politikoko ordezkari ugari batu ziren bertara. Egunkaria-ko langileei, eta batez ere atxilotuei, elkartasuna adieraztearekin batera, erasoari zegokion tamainako erantzun bateratua antolatu behar zela nabarmendu zuten guztiek.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>