Uriaren tortura auziaz Madrilen erabakiko dute, guardia zibil inputatuek eskatu bezala

2008, apirilak 25

Iñaki Uria Egunkaria-ko auzipetuaren tortura auzian inputatutako lau guardia zibilei Donostian ahozko epaiketa egiteko erabakia bertan behera utzi du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta auzia Madrilgo instrukzio epaitegi batek har dezan agindu du. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren erabakia irmoa da eta, horrenbestez, helegiterik ezingo du aurkeztu Iñaki Uriaren abokatuak.

Bere tortura salaketaren auzia Donostiatik Madrilera eramatea leku aldaketa hutsa ez dela badaki Iñaki Uriak. Egunkariako kontseilari ordezkari ohiak gogoan baitu zer gertatu den Madrilen aurkeztutako hainbat eta hainbat tortura salaketekin, besteak beste Egunkaria itxi zutenean berekin atxilotu zituztenen salaketekin: «Madrilen Egunkaria auziko tortura kasu guztiak artxibatu egin dituzte, eta susmoa dut nire auziaren patua ere horixe bera izango dela», adierazi dio BERRIAri.

Informazio gehiago: Berria.

Iruzkin 1 »

  1. euskal inteligentzia sortzen du prensak, prensa euskaraz izateak, eta baita gerora beste eremu zabala dago liburu gintzan, hau da espainiar gobernuari etzaiona komeni, euskal inteligentzia sortzea etzaio komeni eta hori suntsitzen ahalegintza da, zzeren berak egiten dituen krimenak salatzen duten prensak ahuldu egiten du bere poderea eta indartu independentziaren aldeko aldarriak, hori galerazten saituzen da espainiar gobernu denak, bai franko, bai pp bai psoe ortan denak berdinak dira suntsitu euskal aitzaqkiak asko batzutan sorkin bestetan gorri eta bestetan eta edozein argudio faltsu baliatzen du euskal prentsa indartu ezdadin

    Comment by ionek — 2009(UTC)k2009 maiatzaMon, 11 May 2009 09:27:15 +0000UTC5 11(am) @ 9:27

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>