Kirolariak ere ‘Egunkaria’-ren epaiketaren aurka

2009, urriak 8

bildu154_2382.jpgArgazki bilduma

Eñaut Zubikarai, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez, Ion Ansotegi, Mikel Aranburu, Markel Bergara, David Zurutuza eta Imanol Agirretxe Realeko jokalariak, Xabier Jauregi, Zuhaitz Gurrutxaga, Hodei Mendinueta, Oier Larrainzar, Jagoba Beobide, Markel Robles, Eneko Romo eta Iñaki Goikoetxea Real Unioneko jokalariak, Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindularia, Oinatz Bengoetxea, Asier Olaizola eta Oier Mendizabal pilotariak, Patxi Jauregi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea, Ibon Gaztañazpi arraunlari eta entrenatzailea eta Gaizka Garmendia patroia, Martxel Toledo ESAITeko kidea edota Jesus Mari Zamora Realeko jokalari ohia izan dira gaur (urriak 2), Donostian, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean.

Auzipetuak ere izan dira. Baita hainbat eragile eta herritar ere; haien artean, kasu, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia.Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Bulebarrean, 13:00etatik aurrera. Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena.Lehengo ostiralean euskal zinemako hainbat ordezkarik egin zuten elkarretaratzea, Donostian bertan, Kursaal atarian, Donostiako Zinemaldia zela probestuz.Urriaren 9an zortzi, berriz, alderdi politikoetako ordezkariek egingo dute, Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan, 13:00etan.

Epaiketa, aste batzuk barru

Azaroan hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>