‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu dute politikariek

2009, urriak 9

argazkia_fotonophp.jpegEAJko Joseba Egibar eta Nerea Antia legebiltzarkideak; EAko Arabako Aldundiko kultura diputatu Lorena Lopez de Lacalle eta Ingurumen diputatu Mikel Mintegi, bai eta Pello Urizar idazkari nagusia eta Lauren Uria Arabako biltzarkidea ere; Aralarreko Jon Abril koordinatzaileordea eta Mikel Basabe, Aintzane Ezenarro, Dani Maeztu eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideak; EAE-ANVko hautetsi Aito Bezares eta Amparo Lasheras eta Iñaki Ullibarri ezker abertzaleko kideak, eta H1!-eko Maria Karrera izan dira gaur, Gasteizen, Egunkaria libre! elkarretaratzean, epaiketaren aurka.

Politikariei ez ezik, herritarrei ere egin zieten Gasteizko bilkurara joateko deia, eta euskal gizarteko hainbat pertsona ezagunek ez dute hutsik egin: tartean izan dira Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabal musikariak, eta Andoni Txasko eta Santi Diaz de Espada Martxoaren 3ko Biktimen elkarteko kideak.

Auzipetuak ere izan dira; Joan Mari Torrealdai, Xabier Oleaga, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi, esaterako.

Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Andre Mari Zuriaren plazan, 13:00etatik aurrera. Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena.

Duela bi aste euskal zinemako hainbat lagunek egin zuten epaiketaren aurkako elkarretaratzea, Donostian. Lehengo ostiralean, berriz, kirolariek, haiek ere Donostian.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>