Otamendik eta Auzmendik ‘Egunkaria auzia’-ri buruzko lehen hitzaldia eman dute

2009, urriak 23

Egunkaria-ren auzi nagusiko epaiketa azaroan da hastekoa, eta epaiaren nondik norakoen berri emateko, hitzaldia eman zuten asteazkenean Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi auzipetuek Agurainen (Araba). Aurrerantzean ere hitzaldi gehiago emango dituzte auzipetuek, han eta hemen, epaiketa hasi bitartean.

Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean bertako zuzendaria zen Martxelo Otamendi. Hitzaldian azaldu zuen 2003an Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotuta abiatu zen auzia epaiketara bidean dela, eta hasiera hartan inputatutako hamar lagunetatik bost epaituko dituztela: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Xabier Oleaga. Txema Auzmendi eta bera. Guardia zibilek inkomunikatuta eduki zituzten denboran torturatu egin zituztela salatu zuten.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza auzia artxibatzearen alde agertu zen arren, AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioekin bakarrik epaiketa egitea erabaki zuen Auzitegi Nazionaleko salak, eta bost akusatuek hamabi urtetik hamalau urte bitarteko espetxe zigor eskaerei egin beharko diete aurre, akusatuen aulkitik.

Halako auzi batean harrapatuta egoteak zer dakarren azaldu zuen, bestalde, Txema Auzmendik.

Epaiketara bidean, laguntza beharrean dira auzipetuak, eta, besteak beste, laguntza bonuak eta kamisetak atera dituzte dirua biltzeko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>