Epaiketaren atarian, «beste ahalegin bat» eskatu die Torrealdaik herritarrei

2009, azaroak 6

«Beste ahalegin bat» eskatu zuen atzo Joan Mari Torrealdai Egunkaria auziko auzipetuak. 2003ko otsailaren 22an, Egunkaria-ren itxiera salatzeko Donostian egin zen manifestazioaren argazkia ekarri zuen gogora. «Hark erakutsi zuen euskarak herri hau batzen duela». Eibarren eman zuen hitzaldia atzo, Arrate kultur etxean. Epaiketaren data jakitear dagoenean, Egunkaria auzia izan zuen hizpide, eta laguntza eskatu zuen. Aretoa bete egin zen, eta entzuleen arreta piztu zuen Torrealdaik.Egunkaria auzia behin betiko ixteko eskatu zuen fiskalak Espainiako Auzitegi Nazionalean, defentsaren abokatuen eskaerarekin bat eginez. Euskal gatazkarekin lotutako auzietan, fiskalak zigorrak eskatu ohi ditu. Aitzitik, Egunkaria auzian behin eta berriz eskatu du auzia ixteko. Torrealdaik esan zuen fiskala dela euren «defentsarik hoberena».Justizia balego, lasai lo egingo lukeela esan zuen Torrealdaik. «2003ko otsailaren 20an modu batera oheratu nintzen, eta beste batera jaikiarazi ninduten» gogorarazi zuen Torrealdaik. Harrez geroztik «infernua» bizi dutela esan zuen. Sei urte joan dira eta epaiketa hastear dago. Aitortu zuenez, denbora honetan «zutik eta duintasunez» mantendu da jendearen «babesa, berotasuna eta maitasunari esker». Hori ezingo dutela inoiz ordaindu esan zuen, esker onez.Azken sei urteetan Egunkaria auzia baino ez dutela buruan izan esan zuen. «Euskal kulturatik atera gaituzte, guk euskal kulturari eman geniezaiokeena eten dute».Eta epaiketari begira ez dago oso baikor. Uste osoa du tesi baten ondorioz abiatu zutela Egunkaria auzia. Eta frogarik izan ez arren, auzia orain ezerezean ez dutela utziko uste du. Zigorren batzuk egon daitezkeela esan zuen.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>