Bi jefe

2009, azaroak 29

Xabier Lekuona

Bata Argia-n ezagutu nuen, Bi Anai argitaratu zen urte berean. Egia esanda, han denak ziren jefe eta, aldi berean, langile. Batez ere. Astelehenetik igandera. Iñaki.

Sartu berriek -edo lepotik helduta, ihes egin ezin, hasi ginenok- ez genekien ezer ez kazetaritzaz, ez bizitzaz. Denen laguntza izan nuen, Iñaki aita ponteko. Eta lehen ikasgaia azkar ikastea. Beti presaka, beti bizkor eta beti berandu. Komeria latza. Umemokoak ginelako, soka luzeagoa gurea. Ia beti.

Astelehenero hurrengo alerako ideiak, proposamenak, eztabaidak. Bazkaritan, beste hainbeste.

Eztabaidak, haserreak, pozak. Denetik. Gero, Egunkaria-n.

Bestea, zortzi urte beranduago ezagutu nuen, 1993 inguruan. Egunkaria-n. Martxelo. Telebistatik etorritakoa. Harreman publikoetarako maisu, guk baino azkarrago ikasi zuen erredakzioko ofizioa. Kreatiboa, ideiak borborka, haize freskoa. Sena. Kazetaritza irakurterrazago eta bisualago egitearen sustatzailea. Aseezina.

Bi aste barru bi jefeak aulkian.

Herrigintzan buru-belarri sinetsi duten bi lider, bi euskaltzale amorratu, kolokan.

Justiziarik badago, bidegabekeria.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>